
BEGITU herri aldizkariaren kontu ofiziala. Arratia, Ubide eta Zeberioko informazinoa. 🗞 Kontaktua emaila: [email protected] telefonoa: 649 979 112
Arratia-Ubide-Zeberio
Joined June 2021
- Tweets5.8K
- Following318
- Followers422
- Likes68
#FEMINISMOA 🟣// Faxismoaren kontrako aldarriagaz urtengo dira kalera feministak
“Ez ginen atzera egiteko jaio, faxismoaren aurrean feminismoa!” lelopean egingo da manifestazinoa Igorren gaur, hilak 25, 19:30ean Lasarte plazatik hasita.
begitu.eus/arratia/179559995…
2
#GABONAK 🎄// Gabonetako Zuhaitz Lehiaketea antolatu dabe Bedian
Material birziklatuakaz egindako Gabonetako zugatzak aurkeztu ahal izan dira lehiaketara. Izena emoteko eta lanak entregatzeko epea zemendiaren 29an amaituko da.
begitu.eus/bedia/17955986368…
3
#GIZARTEA ☀️// Areatzak energia komunidadeagaz bat egiteko aukerea zabaldu dau
Herritarrek eta negozioek zemendiaren 27ra arte eukiko dabe konsumo elektrikoaren bideragarritasun-azterketa eskatuteko aukerea.
begitu.eus/areatza/179552247…
23
#GIZARTEA 🚗// Zeanuriko Udalak ikasleen garraiorako dirulaguntzak eskainiko ditu
Zeanuriko Udalak ikasleei zuzendutako garraio-dirulaguntzak jarri ditu martxan, herrigunearen eta auzoen arteko joan-etorriakaz lagunduteko.
begitu.eus/zeanuri/179552061…
28
#KIROLA 👟// Podiuma lortu eban Youness Assehlik Donostiako maratoian
Igorren bizi dan korrikalariak Donostiako Zurich Maratoiko 42 kilometroetan bigarren postua lortu eban.
begitu.eus/igorre/1795518776…
33
#UDAZKENKULTURALA 🍂🎸// Zeberioko Udazken Kulturaleko atzen jarduerak
Hainbat jarduera desbardin egin dira oin arte eta asteon emongo deutsee amaierea Udazken Kulturalari zeberioztarrek.
begitu.eus/zeberio/179543428…
29
#MERKATARITZEA 🥕🥖// Martxan dago Gabonetako Areatzako Bonodenda kanpainea
begitu.eus/areatza/179542761…
40
#EUSKEREA 📲 Arratiako hika badago Appa hi! jokoan
Bertoko hitanoa modu ludikoan ikasi eta lehiaketak egiteko aplikazinoa badago erabilgarri eta honen aurkezpena egingo da Igorren abenduaren 4an.
begitu.eus/arratia/179542667…
34
#FUTBOLA ⚽// Gizonezkoen Arratia Ak eta Lemoako Harrobik irabazi
Andrazkoen eta gizonezkoen Arratia B taldeek bardindu egin ebezan auren partiduak etxean eta andrazkoen Arratia A taldeak galdu egin eban etxetik kanpo.
begitu.eus/arratia/179542619…
29
#GIZARTEA 📸'Arratia zuri-beltzean', denpora zaharretako bidaia bat 300 iruditan
Jon Urutxurturen atzen liburuak XIX. mendearen amaieratik 1970eko hamarkadara arteko zuri-baltzezko argazki ugari batzean ditu.
begitu.eus/arratia/179502173…
65
#BIDEOA 🗳️ Hauteskunde Orokor zein Udal eta Foru Hauteskundeei begira, mitin jentetsua egin dau EH Bilduk
Igorreko ekitaldiko protagonistea Iker Casanova izan da, 2027ko hauteskundeetarako Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagaia.
begitu.eus/arratia/179516574…
27
#MUSIKEA 🎸 Rocka eta bluesa Ailarak Musiktopan
Hilaren 20an, barikua, Four Friends talde bilbotarrak kontzertua eskainiko dau Arteako Ailarak jatetxean, lehenagoko Ekomuseoan.
begitu.eus/artea/17950876224…
24
#MUSIKEA 💿// María Vaquerizok ‘Ven, por favor’ single barria kaleratu dau
Lemoako kantautoreak etapa musikal barri bateri ekin deutso pasau dan barikuan, hilaren 13an, kaleratu eban ‘Ven, por favor’ kanta barriagaz.
begitu.eus/lemoa/17950854630…
41
#BIDEOA 🗣️// Hasi da hauteskunde kanpainea Arratian; EAJk miting jentetsua egin dau Lemoan.
begitu.eus/arratia/179508252…
68
#IKUSKIZUNA 🎎// ‘Erresinolaren kantua’ txotxongilo ikuskizuna Kotxepinen
Zapatuan, hilak 21, txotxongiloak, itzalak eta zuzeneko musikea buztartuten dituan umeentzako Erresinolaren kantua ikuskizuna taularatuko da Kotxepinen, 18:30ean.
begitu.eus/lemoa/17950796631…
26
#TRINKETEA ⚾// Mikel Aurrekoetxeak garaipenagaz ekin deutso Challenge du Garat txapelketeari
begitu.eus/lemoa/17950021106…
28
#GIZARTEA 🥕// Igitiek eskola komunidadeari egindako deia atzeratu dau
Durangaldeko Berton Bertokoa ekimenaren hamaiketako osasuntsuen esperientzia ezetuteko saioa bihar, hilak 19, egitekoa zan baina urtailaren 21era atzeratu dabe.
begitu.eus/arratia/179500020…
25
#DOKUMENTALA 📹🎞️// ‘Rebelde: Josu Urrutikoetxea’ dokumentalaren proiekzinoa Diman
Bihar, hilak 19, 19:30ean proiektatuko da Josu Urrutikoetxea protagonista daukan Rebelde:Josu Urrutikoetxea dokumentala Dimako eskolako kamaran.
begitu.eus/dima/179499584109…
15
#BIDEOA 🦊 Gure basoetako animaliak badabiz negurako prestatuten!
Udagoiena perretxikozalez beteten da gure basoetan baina ez dira bakarrak. Azagariak, basakatuak, oreinak, lepahoriak, azkonarrak, orkatzak, basurdeak… harrapau dauz gure kamara-tranpak.
begitu.eus/arratia/179492273…
27
#LEHIAKETEA 📸// Argazki Lehiaketetako bozkaketak martxan
begitu.eus/arratia/179491605…
30