Nire lankidea espektro autistan dago, ta ez zekien bere alaba izan arte, ta hari diagnostikatu zitzaionean, bere buruari ere bai. Ba biok autismoari buruzko ikastaro bat hartu dugu, ta esan dit nahi badut medikuarengana jotzeko niregan ere espektroko zantzuak igarri dizkidalako.
Gaur arrebarekin esamolde bat izan dugu hitzgai, 입이 짧다, "ahoa labur izan". Zerbat pixkat jan ta berehala asetzen den inor adierazteko. Adib. Laguna dugu, postrea ta azukredun zera jan, laster ezin du gehiago jan. "Gozozalea" dugu euskaraz, baina zer da alderantzizkoa...?
Ez da gauza bera "picky eater" edo mokofina, nire lagunari postrea gustatzen zaiolako...baina zati txikietan. Bere problema da ahoa ez zaiola "luzatzen" gehiago jan ahal izateko.
Auzo honen izenak ez du ezer Australiara joan zen euskal kolonarekin zerikusirik, bertako hizkuntzaren leku-izena bide da. Hemendik 1 kilometrora, badira erreka ertzeko harrian eragindako zirrituak: bertako jendeak aizkora zorrotzeko harriaren kontra zorroztu ohi zuen. Adibide.
Leku hauek isilpean gorde behar dira. Orokorrean, maparen batean ez ohi dira agertuko. Labar-arteak (batzuek milaka urte ditu), jendeak txikitzen ditu: mailuka, esku-zikinekin, sprayekin...edozein aitzaki ona da, bertako jendearen zantzuak errotik sunsitzeko.
Alta, antzinean, urtaroaren arabera mugitu ohi zen jendea, janariaren bila. Europarrek inguruko jendeak (edozein naziokoa dela ere) leku finko batera eroan, bizi ta lan egitera behartu zituzten, hobeto kontrolatzekotan. Leku bitxi horietan, 11 nazio, 11 hizkuntza elkartzen ziren.
Akaberara iritsi gara. Doddek ta Reecek dioskue nola esaten den "Varanus varius" haien hizkuntzetan (entzun audioa).
Mangungaali.
Baina ohar bat! Gorputz eta isatsean marra beltz eta hori zabalak dituenean baizik ez zaio mangungaali esaten. Orbanak dituenean, aldiz, yurrandaali