💭 Klik-klak | "Idatzi tinta gorriz zure mamu guztien izenak eta eman su; gogoratu, poxpoloekin izan behar du. Hartu paper zatitxoak eskuetan eta egin putz".
irutxulo.hitza.eus/2026/10/3…
Le Trio Joubran taldeak, hiru anai palestinarrek sortua, Viktoria Eugenia antzokian kontzertu solidarioa eskainiko du abenduaren 18an.
irutxulo.hitza.eus/2026/10/3…
Korrikalariak. Las que corren dokumentala aurkeztu dute ostiral goizean udaletxean. Guatemalako emakume indigenen errealitatea erakusten du, baita berdintasunaren alde eta kirolaren bidez beren eskubideak defendatzeko egiten duten borroka ere.
irutxulo.hitza.eus/2026/10/3…
Kirol agenda | Derbi asteburua futbolean, Realeko gizon zein emakumeentzat
Futbolean ez ezik, saskibaloian, eskubaloian eta izotz hockeyan ere partida garrantzitsuak dituzte Donostiako taldeek.
irutxulo.hitza.eus/2026/10/3…
Donostiako Udalak partaidetzazko aurrekontuen prozesua berritu du, herritarrei tresna hurbilagoko eta eraginkorrago bat eskaintzeko.
irutxulo.hitza.eus/2026/10/3…
Imanol Olalde donostiarraren 'Antxumeak' film laburraren estreinaldiarekin hasiko dute gaur 37. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea.
irutxulo.hitza.eus/2026/10/3…
🏡 Auzoak | Sarroeta auzo elkarteak deituta, joan den astean, 26 lineako autobusa auzoan hartu, eta Bulebarrera joan ziren Martuteneko bizilagunak, protesta egitera. 120 erabiltzaile inguruk parte hartu zuten mobilizazioan.
irutxulo.hitza.eus/2026/10/3…
Udalbatzak atzoko osoko bilkuran onartu zuen Ezker Anitza-IUk proposatutako mozioa, objektuak mailegatzeko zerbitzu publiko bat gaitzeko.
irutxulo.hitza.eus/2026/10/3…
Gutxienez, Osasun Iturria kaleko 14. zenbakian eta Galtzada Nagusiko 8.ko 2. eskuinean atzeman dituzte erabilera horren zantzuak. Elkarteak udalari eta Kontsumobideri eskatu die premiazko ikuskapenak egin eta dagozkion zehapenak ezar ditzatela.
irutxulo.hitza.eus/2026/10/3…
Donostiako Udala Gipuzkoa plazako bideak berritzen ari da, haien kontserbazioa eta igarotze baldintzak hobetzeko asmoz.
irutxulo.hitza.eus/2026/10/3…
📣 2027ko agenda moldagarria kalean da!
Aurtengoak berritasun berezi bat dakar: azala ehuneko ehunean pertsonalizatu dezakezu. Jarri zure argazki gogokoena, pegatina bat, post-it bat... Sortu zurea! ✨
📍 Sei liburu dendatan eskuragarri.
irutxulo.hitza.eus/gure-berr…
Datorren azaroaren 2an, Dbusek aldaketak jarriko ditu martxan bere zerbitzuetan, 24, 26, 27 eta 43 lineen funtzionamendua hobetzeko.
irutxulo.hitza.eus/2026/10/3…
Herripe auzo elkarteak deituta, Donostiako Udaletxearen aurrean elkarretaratu ziren ostegun iluntzean 'Herrera auzoko bizilagun ugari, Herreraren duintasunaren alde!' Herrera bizirik! lelopean.
@herripe
irutxulo.hitza.eus/2026/10/3…
✍️ Iritzia | 'Winnie the Pooh askatu!', Ramon Aristizabal Aranzabal, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen zalea.
irutxulo.hitza.eus/generoak/…
ELAk eta LABek alkatea eta kabineteburua kritikatu dituzte, 2026ko suhiltzaileen inbertsioak 2027ra atzeratzeagatik.
irutxulo.hitza.eus/2026/10/3…
🗣️ Elkarrizketa | 1991ko abuztuaren 17a. Tolare etxea, Morlans. ETAko komando bat eta Guardia Zibilaren sarekada bat. Bost orduko tiroketa etengabe bat. Hiru hildako. Sarraski hura ardatz, 'Morlans' liburua idatzi du Xabier Mendiguren idazleak.
irutxulo.hitza.eus/2026/10/3…
GEBehatokiak memoria historikoari buruzko jardunaldi mamitsua antolatu du Egiako Teila Fabrikan, larunbaterako: 'Egiak ez du preskribatzen. Argentinako eta Espainiako Estatuko kasuak'.
@goraegia @TeilaFabrika
irutxulo.hitza.eus/2026/10/2…
Gipuzkoako Esku Hartze Publikoko langileak kalera irten dira publifikazioa eta patronalari hitzarmen duina eskatzeko ELA, LAB eta CCOO sindikatuen laguntzarekin.
irutxulo.hitza.eus/2026/10/2…
Larunbatean, urriaren 31an, Donostia Arraun Lagunak klubak denboraldi historikoan lorturiko banderak eta ikurrinak Parte Zaharrean zehar erakutsiko ditu.
irutxulo.hitza.eus/2026/10/2…
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak adierazi duenez, bi adin txikiko dituen familia bat da Larratxon etxegabetu nahi dutena, eta aitak osasun arazoak ditu. Azaroaren 11n kaleratu nahi dituzte.
irutxulo.hitza.eus/2026/10/2…

