Euskal gehiengo sindikalak azaroaren 11rako deitutako grebaren alde bozkatu dugu CAFeko langileok eta beraz datorren asteazkenean Euskal Herriko hiri edo/eta herrietan deitutako mobilizaziotan parte hartuko dugu.
Azaroaren 11an, GREBA OROKORRA!
#a11grebaorokorra
Beste enpresa batzuen artean CAFen ere amiantoarekin lan egitearen ondorioz gaixotu eta hildako lankide baten epaiketa izan da gaurkoan Donostiako epaitegian.
LABkideok beti gaixo edo eta senideen ondoan egongo gara.
labcaf.eus/amiantoa-hiltzail…
Beste hilabete batez, euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde mobilizatu gara Enpresa Batzordeko kideok. Gaurkoan 3. saileko sarreran burutu dugu mobilizazoa.
Gure artean nahi eta behar ditugulako, euskal preso eta iheslariak etxera, LANTEGIETARA!
#azkenostirala #etxera
Lantegiak langile guztiontzako leku seguruak izan behar direla aldarrikatu eta sexu erasoa jasan duten lankideei elkartasuna adierazteko ordubeteko lanuztea eta elkarretaratzea burutu ditugu Enpresa Btzordeak deituta.
#sexuerasorikez #caf
labcaf.eus/lantokiak-gune-se…
Azken asteotan Salam Gaza elkartearekin elkarlanean Gazarako ur edangarria lortzeko kamixeta eta zapiak salgai jarri ditugu #CAF taldeko lan zentro ezberdinetan.
Berriz ere langileon erantzuna behar bezelakoa izan da eta Salam Gazatik bideo honen bidez eskertu dute.
#palestina
Aitor Martinez Barayazarra eta Iban Clemente Martinek, hurrenez hurren Beasain eta Irungo CAFen LABeko ordezkariek publikatutako iritzi artikulua irakurgai daukazu ondorengo estekan.
labcaf.eus/caf-ispiluan-etik…
Batzarretan langileen gehiengoak enpresa hitzarmen berriaren alde bozkatu dute.
Emaitza hauekin LABetik argi diogu CAFeko langile guztiontzako oso ona den enpresa hitzarmen bat daukagula esku artean.
Zorionak langile guztioi erakutsitako parte-hartze eta konpromisoagatik!
Hitzarmenaren baitako 3. mobilizazio astea osatu dugu gaurko mobilizazioarekin. Honen ondoren enpresa Zuzendaritzak bilera berri batetara dei egin die Beasain, Irun eta Madrilgo enpresa batzordeei.
Soilik borrokaz lortuko dugu Zuzendaritzak edukiak ekartzea.
@LABsindikatua
Zuzendaritzak hitzarmena edukiz bete dezan langileok mobilizatzen jarraituko dugu.
Borrokaz soilik mugiaraziko dugu Zuzendaritza.
goierri.hitza.eus/2026/05/05…
#CAF #hitzarmenaedukizbete @LAB_Goi_Tol_Bur @LABsindikatua @LAB_INDUSTRIA @goierriHitza
Euskal preso eta iheslarien aurkako jarrerak eta epaiak okertzen ari diren honetan, inoiz baino garrantzi gehiago dauka euren eskubideen alde mobilizatzea.
Gure artean behar eta nahi ditugulako, euskal preso eta iheslariak etxera, LANTEGIETARA!!
#azkenostirala
Hitzarmenaren aldeko mobilizazio berri bat burutu dugu eta LABetik bi mezu helarazi nahi ditugu:
Zuzendaritzari, negoziatzera eseri eta hitzarmena edukiz betetzeko proposamena jarri dezala mahai gainean.
Langileoi, orain arteko grina eta batasunari eutsi eta borrokatzeko.
#CAF
Zuzendaritzari hitzarmena edukiz betetzeko eskatuz bigarren mobilizazio asteari ekin diogu Beasain eta Irungo lan zentroetan.
Gaurkoan ere mobilizazio masiboak izan dira eta borroka horrek eramango gaitu helburuak lortzera.
Borroka da bide bakarra.
#langileborroka
#CAF
𝐂𝐀𝐅𝐞𝐤𝐨 𝐥𝐚𝐧𝐠𝐢𝐥𝐞𝐞𝐤 𝟔𝟕 𝐨𝐫𝐝𝐮𝐤𝐨 𝐥𝐚𝐧𝐮𝐳𝐭𝐞𝐚𝐤 𝐨𝐧𝐚𝐫𝐭𝐮 𝐝𝐢𝐭𝐮𝐠𝐮 𝐡𝐢𝐭𝐳𝐚𝐫𝐦𝐞𝐧𝐚𝐫𝐞𝐧 𝐧𝐞𝐠𝐨𝐳𝐢𝐚𝐳𝐢𝐨𝐚 𝐝𝐞𝐬𝐛𝐥𝐨𝐤𝐞𝐚𝐭𝐳𝐞𝐤𝐨
labcaf.eus/langileok-mobiliz…
#hitzarmena #borrokara







































